Zure ikus-entzunezko edukiak
irudikatzen eta burutzen ditugu.
Animaziorako, publizitaterako eta
bideo-marketinerako ekoizpen-zerbitzuak.
Bilboko ikus-entzunezko ekoiztetxe bat gara.
Gure bezeroei laguntzen diegu
beren ideiak bideotan islatzen.
2009tik dihardugu lanean ikus-entzunezko edukiak
sortzen hainbat publizitate-agentzia, marka eta erakunderentzat.
Bideoak egiten eta ikus-entzunezko
zerbitzu teknikoak eskaintzen ditugu.
Motion Graphics
Animazioko hainbat elementu (ikonoak, ilustrazioak, testuak) uztartzen dituzten pieza bisualak, kontzeptu konplexuak modu erraz eta sintetiko batean azaltzeko.
Iragarkia
Istorio laburrak, kalitate handiko bideoen bidez ikus-entzuleak erakartzeko. Ekoizpen-prozesu osoa burutzen dugu, zu ezertaz kezka ez zaitezen.
Bideo korporatiboa
Zure enpresa aurkezteko modu arin eta dinamikoa. Lan-prozesua, produktuak, lantaldea eta markaren balioak erakusten dituen bidaia bisuala.
Ekitaldi baten berri ematea
Zure ekitaldi korporatiboa grabatzen, editatzen eta modu erakargarri batean laburbiltzen dugu. Aurkezpenak, biltzarrak, azokak, erakusketak, etab.
2D animazioa
Animazioak ez du mugarik, eta hura garatzeko aukera asko daude, norberaren beharren, estiloaren, gustuen eta aurrekontuaren arabera. Ez dago teknika hauetako edozeinen bidez irudikatu ezin den ideiarik: cut-out, full animation, stop-motion, rotoscopy…
360 bideoa
Zure ikus-entzuleak harrituko dituzten murgiltze-esperientziak. Ikus-entzunezko kontzeptu perfektua da ikusleak beste inguru batzuetan murgildu behar dituzten kasuetarako.
Teaser
Sustapen-kanpaina baten barruko pieza laburra,
markarekiko eta produktu, zerbitzu edo ekitaldi jakin
batekiko interesa pizteko asmoz sortua.
Storyboard
Bineta multzo bat ilustratuz, garatutako ikus-entzunezko kontzeptuak azaltzea eta ulertzea lortzen dugu, eta, era horretan, animazio bat aurreikusi edo film baten egitura planifikatu dezakegu.
Postprodukzioa
Gure estudioan irudien postprodukzio-prozesu guztiak burutzeko hainbat gune profesional ditugu.
Bideo interaktiboa
Esperientzia harrigarria, erabiltzaileen esperientzia hobetu eta haien konpromisoa handituko duena. Zure edukiak nahieran pertsonalizatzeko ahalmena dugu, bideoklipa ikusi bitartean ikus-entzuleek ekintza jakin bat egin dezaten lagunduz.
Zuzeneko ekitaldia
Streaming-ari esker, ekitaldia zuzenean eman dezakegu hura egiten ari den lekutik bertatik. Internet bidez ikus-entzule gehiagorengana iristeko modu eraginkorra da.

Motion Graphics

Iragarkia

Bideo korporatiboa

Ekitaldi baten berri ematea

2D animazioa

360 bideoa

Teaser

Storyboard

Postprodukzioa

Bideo interaktiboa

Zuzeneko ekitaldia
ZERBITZUAK
UNIKOn ikuspegi berezia dugu, baita proiektuak burutzeko modu berezia ere,
eta gure lantaldeak erabateko konpromisoa erakusten du haietako bakoitzean.
Plataforma anitzeko 500
ikus-entzunezko proiektutik gora burutu ditugu
zinemarako, telebistarako, Interneterako
eta hainbat ekitalditarako.
Era berean, gure proiektu zinematografiko
propioak gauzatzen ditugu.
Hona hemen gure lanari buruzko
azken berrietako batzuk.